Euskarazko bertsioa hutsetik instalatzeko, jarraitu urrats hauek:
- Deskargatu instalazio paketea (orrialde honetan bertan dituzu estekak
.tar.gz
eta.zip
formatudun paketeetara) eta igo zure ostalarira. - WordPress nola instalatu eta nola eguneratu behar den azaltzen duten orrialdeetako argibideak jarraitu.
Dagoeneko lokalizatu gabeko bertsioa instalatu baduzu, urrats hauek jarraitu beharko dituzu:
- Deskargatu azken euskarazko itzulpena duten
.mo
fitxategiak hemendik: - Kopiatu fitxategiok zure WordPress instalazioko
wp-content/languages
karpetara. - Berrizendatu fitxategiak honela:
- wp-dev-eu.mo –> eu.mo
- wp-dev-cc-eu.mo –> continents-cities-eu.mo
- wp-dev-admin-eu.mo –> admin-eu.mo
- wp-dev-admin-network-eu-mo –> admin-network-eu.mo
- Esaiozu WordPress-i lehenetsitako hizkuntza euskara izatea nahi duzula. Horretarako, administrazio guneko ‘Ezarpenak’ / ‘Orokorra’ orrialdean, ‘Guneko hizkuntza’ eremuan ‘Euskara’ hautatu (WordPress 4.0 bertsioan WPLANG aldagaia desagertu zen eta beraz hizkuntza aldatzeko ez duzu honekin loturiko ezer egin beharrik).