Irisgarritasuna

WordPress komunitateak eta kode irekiko WordPress proiektuak ahalik eta barneratzaile eta irisgarrienak izateko konpromisoa hartu dute. Erabiltzaileek, gailua edo gaitasuna edozein dela ere, edukia argitaratu, eta WordPress-ekin eraikitako webgune edo aplikazio bat mantendu ahal izatea nahi dugu.

WordPress-ek WordPress Admin eta WCAG 2.0 AA-n bildutako itxurak guztiz bateragarri bihurtzea du helburu, ahal den neurrian.

WordPress-en argitaratutako kode berri eta eguneratu guztiek jarraibide hauekin bat etorri behar dute: WordPress Irisgarritasun Kodetze Arauak . Baliteke garapenean dauden zenbait ezaugarri eta funtzionalitate, oraindik, guztiz ez betetzea, eta ezagunak diren arazoak WordPress Trac-en agertzen dira: irisgarritasuna; fokatu .

WordPress proiektuak itxura guztiak bateragarriak direla bermatu ezin duen arren, irisgarritasunerako prest dauden itxurak egiaztatu ditu Itxurak Berrikusteko Taldeak, itxura horiek beren irisgarritasunaren oinarrizko baldintzak gainditzen dituztela ziurtatzeko.

Irisgarritasun Taldea

WordPress Irisgarritasun Taldeak proiektuaren irisgarritasun espezializatua eskaintzen du WordPress muinaren eta baliabideen irisgarritasuna hobetzeko.

Irisgarritasun Eskuliburuak webguneetan sarbidea lortzeko praktika onenak partekatzen ditu, baita Irisgarritasun tresnen zerrenda bat, WordPress-en itxura eta pluginak hobetzeko egiten ditugun probak eta WordPress irisgarritasunean nola parte hartu ere.

WordPress-en edo WordPress.org-en aurkitu duzun Irisgarritasun arazo baten berri emateko, ikus, mesedez, Irisgarritasun Eskuliburua orrialdea Irisgarritasun Arazoen Berri-emate orrialdean.

ATAG Adierazpena

Egile Tresnaren Irisgarritasun Jarraibideak 2.0 bertsioa edo ATAG da eskuragarriak diren eta eduki irisgarria sortzea bultzatzen duten web orriak sortzeko tresna nola ezarri arautzen duten jarraibide multzoa.

WordPress-en irisgarritasuna kodetzeko estandarrek kode berria edo eguneratua behar dute AA edukiko Web Edukirako Irisgarritasun Jarraibideen (WCAG) 2.0 bertsioaren estandarrak betetzeko. ATAG betetzea WCAG betetzetik haratago dagoen helburu osagarria da.

ATAG 2.0-rekin guztiz bat datorren aplikazioak ez du soilik balio ezgaitasunen bat duten pertsonek erabiltzeko, baina gaitu eta bultzatu beharko lituzke erabiltzaile guztiak eduki eskuragarriak sortzera eta irisgarritasun akatsak konpontzen laguntzeko tresna edo gehigarri osagarririk behar izan gabe.

WordPress-ek ez du egun ATAG 2.0rekin bat egiten, baina eskuragarriak diren eta erabiltzaileei eduki eskuragarria sortzen laguntzen dien ezaugarriak bilatzeko konpromezua hartzen du, epe luzera ATAG betetzea lortzeko ahaleginean.