WordPress.org webguneek (kolektiboki; WordPress.org; dokumentu honetan) WordPress.org, WordPress.net, WordCamp.org, BuddyPress.org, bbPress.org eta horiekin lotutako beste domeinu eta azpidomeinuetan ostatatutako guneak aipatzen dira. Pribatutasun politika honek WordPress.org-ek ematen digun informazioa nola erabiltzen eta nola babesten duen deskribatzen du. Zure pribatutasuna babestuta egoteko, konpromisoa hartu dugu. WordPress.org-en bidez informazio pertsonala ematen badiguzu, pribatutasun adierazpen honen arabera erabiliko dela soilik ziurtatu dezakezu.
Webguneko Bisitariak
Webgune operadore gehienek bezala, WordPress.org-ek pertsonalki identifikatzen ez zaituen informazioa biltzen du, web arakatzaileek eta zerbitzariek normalean eskuragarri jartzen dituzten gisakoak, esate baterako, arakatzaile mota, hizkuntza lehentasuna, erreferentzia gunea eta bisitari bakoitzaren eskaera eguna eta ordua. WordPress.org-ek pertsonalki identifikatzen ez duen informazioa biltzeko helburua WordPress.org-en bisitariek bere webgunea nola erabiltzen duten hobeto ulertzea da. Noizean behin, WordPress.org-ek pertsonalki identifikatzen ez duen informazioa aska dezake era agregatuan, adibidez, bere webgunearen erabileraren joerei buruzko txostena argitaratuz.
WordPress.org-ek Interneteko protokolo (IP) helbideak bezalako identifikazio pertsonaleko informazioa biltzen du. Haatik, WordPress.org-ek ez ditu IP helbideak bisitariak identifikatzeko erabiltzen, eta ez du informazio hori ezagutzera ematen, indormazio pertsonalaren informazioa erabili eta ezagutzera ematen duen egoera beretan izan ezik, ondoren azaltzen den moduan.
Pertsonalki Identifikatzeko Informazioa Biltzea
WordPress.org-eko zenbait bisitarik WordPress.org-ekin elkarreragitea aukeratzen dute identifikazio pertsonalen informazioa biltzeko. WordPress.org-ek biltzen duen informazio kopurua eta mota elkarreraginaren izaeraren araberakoa da. Adibidez, gure foroak erabiltzen dituzten bisitariei, erabiltzaile-izena eta e-posta helbidea emateko eskatzen diegu.
Kasu bakoitzean, bisitariak WordPress.org-erekin duen harremana betetzeko beharrezkoa edo egokia den neurrian biltzen du WordPress.org-ek informazio hori. WordPress.org-ek, behean deskribatutakoa izan ezik, ez du identifikazio pertsonalaren informazioa ematen. Eta bisitariek beti uka dezakete identifikazio pertsonaleko informazioa ematea, kontutan izanda horrek webguneei lotutako zenbait jarduera egitea eragotz diezakeela, WordCamp txartela erostea, adibidez.
WordPress.org webgunean biltzen den informazio guztia GDPR legediarekin bat etorriz kudeatuko da.
Pertsonalki Identifikatzen diren Zenbait Informazio Babespena
WordPress.org-ek, hala, pertsonalki identifikatzeko balioko lukeen informazioa soilik ematen die proiektuaren administratzaileei, langileei, kontratistei eta atxikitako erakundeei, zeinak (i) informazio hori WordPress.org-en izenean edo WordPress.org-en bidez eskuragarri dauden zerbitzuak eskaintzea eta (ii) besteei ez ezagutzera ematea adostu duten. Langile, kontratista eta atxikitako erakunde horietako batzuk zure herrialdetik kanpo egon daitezke; WordPress.org erabiliz gero, baimena ematen duzu informazio hori haiei transferitzeko.
WordPress.org-ek ez dizkio inori alokatuko edo salduko inorren identifikazio edo informazio pertsonala proiektuen administratzaileei, langileei, kontratistei eta atxikitako erakundeei izan ezik, goian deskribatu den bezala. WordPress.org-ek legeak hala eskatzen duenean soilik ematen du informazio edo identifikazio pertsonala; halaber, ematen du zure informazioa partekatzeko baimena ematen baduzu edo WordPress.org-ek, fede onez eta arrazoiz, WordPress.org-en, hirugarrenen edo, oro har, jendearen jabetza edo eskubideak babesteko dibulgazioa beharrezkoa dela uste badu.
WordPress.org webgune bateko erabiltzaile izen emandakoa bazara eta zure e-posta helbidea eman baduzu, WordPress.org-ek noizean behin e-posta bat bidal diezazuke ezaugarri berrien berri emateko, zure iritzia jasotzeko,zer eguneratu edukitzeko edo WordPress.org eta gure produktuekin zer gertatzen ari den informatzeko. Bloga, batez ere, informazio mota hau komunikatzeko erabiltzen dugu, eta, hala, e-posta mota hau gutxienekotan mantentzea espero dugu.
Eskaera bat bidaltzen badiguzu (adibidez, euskarri-mezu elektroniko baten bidez edo gure iruzkin mekanismoetako baten bidez), argitaratzeko eskubidea gordetzen dugu zure eskaera argitzeko edo erantzuteko edo beste erabiltzaile batzuei gure euskarria emateko. WordPress.org-ek beharrezko neurri guztiak hartzen ditu baimendu gabeko sarbidea, erabilera, aldaketa edo suntsipenaren aurka informazio pertsonalak eta identifikazio pertsonala babesteko.
Informazio pertsonalaren erabilera
Kontu batean izena emateko ematen duzun informazioa, gure ekitaldietara joateko, buletinak jasotzeko, beste zenbait zerbitzu erabiltzeko edo WordPress iturburu irekiko proiektuan beste edozein modutan parte hartzeko erabiltzen dugu.
Ez diogu zure informazio pertsonala hirugarrenei salduko edo alokatuko zure baimena ez badugu edo legeak hala eskatzen ez badu, behintzat.
Zure interesekoak izan daitezkeen posta elektronikoko marketin komunikazioa bidali nahi dizugu noizean behin. Marketinari baimena eman badiozu, ezetza aukera dezakezu geroago.
Edonoiz duzu, marketin helburuetarako, zurekin harremanetan jartzea eragozteko eskubidea. Marketinarekin harremanetan jartzea nahi ez baduzu, mesedez, egin klik e-postaren behealdean, harpidetza kentzeko estekan.
Informazio pertsonala tratatzeko legezko oinarriak
Prozesatzeko baldintza hauetakoren batean edo gehiagotan oinarritzen gara:
- Gure interes legitimoak dira zuri informazioa eta zerbitzuak modu eraginkorrean ematea;
- emandako baimen esplizitua;
- legezko betebeharrak.
Datuetarako sarbidea
Zuri buruz dugun informazioaren kopia eskatzeko eskubidea duzu. Zure informazio pertsonalaren zati bat edo guztiaren kopia nahi baduzu, jarraitu, mesedez, atal honen amaierako argibideak.
WordCamp-ek hartzen dituen datu guztiak ikus eta alda ditzake parte-hartzaileak, sarreraren erosketa arrakastatsua izan dela berresteko, e-postaz bidalitako Access Token URLaren bidez.
WordPress.org erabiltzaile kontuak urrats hauek jarraituz editatu daitezke:
- https://login.wordpress.org/ bisitatu, eta zure erabiltzaile-izena eta pasahitza sartu.
- https://profiles.wordpress.org/your_username izenera bideratuko zaituzte.
- Egin klik; Editatu; esteka zure erabiltzaile izenaren ondoan.
Zure kontuaren eta datuen sarbidea eskatu nahi baduzu, mesedez, hurrengo pausoak jarraitu:
- https://wordpress.org/about/privacy/data-export-request/ bisitatu.
- Sartu zure e-posta.
- Egin klik “ Onartu Adierazpena eta Eskaera Esportatu ”.
Oharra: WP.org-en kontu bat baduzu, gomendagarria litzateke bidali baino lehen saioa hastea, bidalketa zure kontuari lotzeko.
Informazio pertsonala gordetzea
Zure informazio pertsonala behar dugun denbora guztian gordeko dugu gure sistemetan WordPress kode irekiko proiektuaren eta WordPress.org onartzen duten programen arrakasta lortzeko. Erabiltzaile batek harpidetza eteteko edo informazio hori gure zuzeneko sistemetatik ezabatzeko eskatzen duen arte, kontaktuei buruzko informazioa mantentzen dugu (posta zerrendako informazioa, esaterako). Posta zerrenda bateko harpidetza etetea aukeratzen baduzu, zure eskaera bete ahal izateko, zuri buruzko informazio mugatua gorde dezakegu.
WordPress.org-ek ez ditu datu pertsonalak ezabatuko WordPress iturburu irekiko proiektuaren funtzionamendurako, garapenerako edo artxiboetarako beharrezkoak diren erregistro edo erregistroetatik.
WordPress.org-ek WordCamp-eko partaideen datuak mantenduko ditu 3 urtez komunitatearen hazkundea hobeto jarraitzeko eta bultzatzeko, eta ondoren automatikoki, izen-ematearen bidez bildutako funtsezkoak ez diren datuak ezabatuko ditu. Parte-hartzaileen izenak eta e-posta helbideak mugagabe mantenduko dira jokabide kodearen balizko salaketei erantzuteko dugun gaitasuna gordetzeko.
WordCamp.org guneetan itzultze eskaera baten baitan bildutako banku/finantza datuak WordCamp.org-etik ezabatzen dira eskaera ordaindu eta 7 egun igaro ondoren. 7 eguneko atxikipen epearen arrazoia antolatzaileek banku datuak berriro sartu behar ez izatea da, transferentzia batek huts egin duelako edo ordainketa, errore bat dela medio, ordainduta bezala markatu delako. WordCamp-en gastuekin lotutako fakturak eta ordainagiriak, urteko ikuskaritza itxi ondoren, 7 urtez mantentzen dira; gure finantza-aholkulariek (auditoreak eta kontabilitateak) hala aginduta.
Ezabatzea eskatzen edo galdegiten denean, datuen izenak anonimatoan gordeko ditugu, edota haien informazioa publikoki eskuragarri dauden guneetatik kenduko ditugu; datuak ezabatzeak funtsezko sistemak hautsiko lituzke, edo eragiketa, garapen edo artxibategirako beharrezkoak diren erregistroak edo erregistroak berak kaltetuko lituzke. WordPress kode irekiko proiektuaren erregistroak.
Zure kontuaren eta datuen ezabatzea eskatu nahi baduzu, hurrengo pausoak jarraitu:
- https://wordpress.org/about/privacy/data-erasure-request/ bisitatu.
- Sartu zure e-posta.
- Klik egin "Deklarazioa onartzen dut eta nire kontuaren betiko ezabatzea eskatzen dut"-en.
Oharra: WP.org-en kontu bat baduzu, gomendagarria litzateke bidali baino lehen saioa hastea, bidalketa zure kontuari lotzeko.
Zure informazioari buruzko eskubideak
Baliteke zuk zenbait eskubide izatea, babesteko legearen arabera, zeuri buruz dugun informazio pertsonalari dagokionez. Jakin ezazu bereziki hau egiteko eskubidea izan dezakezula:
- eskatu zuri buruz dugun informazio pertsonalaren kopia;
- eskatu zuri buruz dugun informazio pertsonala eguneratzeko edo, modu independentean, zuzendu zure ustez okerra edo osatu gabea den informazio pertsonala;
- eska ezazu zuri buruz dugun informazio pertsonala zuzeneko sistemetatik ezabatzeko, edo informazio pertsonal hori erabiltzeko modua mugatzeko (artxiboetatik ezabatzeari buruzko informazioa lortzeko, ikusi “ Informazio pertsonala gordetzea ” atala);
- zure informazio pertsonala prozesatzearen aurka egon; eta/edo
- zure informazio pertsonala prozesatzeko baimena kentzea (tratamendu hori adostasunean oinarritzen den neurrian eta baimena da hura prozesatzeko oinarri bakarra).
Eskubide horiek baliatu nahi badituzu edo eskubide horiek zuretzako direla ulertu nahi baduzu, jarraitu, mesedez, Pribatutasun-adierazpen honen amaierako argibideak.
Hirugarrenen Estekak
Gure webguneak gure kontrolpean ez dauden hirugarrenek emandako beste webgune batzuetarako estekak izan ditzake. Esteka bati jarraipena egiten diozunean eta hirugarrenen webgune bati informazioa ematen diozunean, jakin ezazu ez garela hirugarren horri emandako datuen erantzule. Pribatutasun politika hau dokumentu honen hasieran zerrendatutako webguneei baino ez zaie aplikatzen; beraz, beste webgune batzuk bisitatzen dituzunean, nahiz eta WordPress.org-en argitaratutako esteka batean klik egindakoa izan, haien pribatutasun politika irakurri beharko zenuke.
Estatistika Agregatuak
WordPress.org-ek bere webguneetako bisitarien portaerari buruzko estatistikak bil ditzake. Adibidez, WordPress.org-ek WordPress-en bertsio jakin bat zenbat aldiz deskargatu den azaldu dezake edo plugin ezagunenak zeintzu diren jakinarazi, api.wordpress.org-ek
bildutako datuetan oinarrituta, WordPress instalazioek WordPress eta pluginen bertsio berriak egiaztatzeko erabiltzen duten web zerbitzua. Hala ere, WordPress.org-ek ez du, politika honetan azaltzen duena baino, identifikazio pertsonalerako informaziorik areago ematen.
Cookieak
Gainera, cookieak erabiltzen dituzunean, gure webgunea nola erabiltzen duzun buruzko informazioa automatikoki biltzen da; Cookieak, izan ere, Interneteko erregistroen informazio estandarra eta bisitarien portaeraren informazioa biltzeko, zure ordenagailuan jarritako testu fitxategiak dira. Informazio hau bisitariak webgunearen erabileraren jarraipena egiteko eta webgunearen jarduerari buruzko txosten estatistikoak egiteko erabiltzen da.
Mesedez gure cookie politika ikusi WordPress.org-en cookiei buruzko informazio gehiago lortzeko.
Pribatutasun Politika Aldaketak
Nahiz aldaketa gehienak txikiak izan, WordPress.org-ek, noizean behin, Pribatutasun Politika alda dezake bere erabakiz. WordPress.org-ek bisitariak orrialde hau maiz egiaztatzera bultzatzen ditu Pribatutasun Politikan aldaketarik ba ote den ikusteko. Pribatutasun politika honetan aldaketak egin ondoren, gune hau erabiltzen jarraitzeak aldaketa horren onarpena dakar.
Kontaktua
Mesedez, gure pribatutasun politika edo informazioari buruzko edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan dpo@wordcamp.org helbide elektronikora idatziz.