3.8 bertsioa
Argitalpen Pertsonalerako Plataforma Semantikoa
Hasteko
Ongietorri. WordPress proiektu oso berezia da niretzat. Garatzaile edo laguntzaile bakoitzak gauza berezi bat gehitzen du hona eta guztiok zerbait berezia sortzen dugu. Milaka ordu sartu ditugu WordPress egiten eta egunak joan eta egunak etorri gero eta gauza hobea egiten saiatzen gara. Eskerrik asko zure egitearren.
— Matt Mullenweg
Instalazioa: 5 mintuko instalazioa
-
Deskonprimatu fitxategia karpeta huts baten eta kargatu guztia zerbitzarira.
- Ireki wp-admin/install.php zure nabigatzailean. Datu-baserako konexioaren informazioa duen
wp-config.php
fitxategia sortzen lagunduko dizu.
- Hau ez badabil, lasai. Zerbitzari batzuetan ez dabil. Ireki
wp-config-sample.php
fitxategia testu-editore batekin eta ezarri bertan datu-basearen konfigurazioa.
- Gorde fitxategia
wp-config.php
izenarekin eta kargatu zerbitzarira.
- Ireki wp-admin/install.php nabigatzailean.
- konfigurazio fitxategia bete ostean, instalatzaileak datu-basean behar dituen taulak sortuko ditu. Erroreren bat gertatzen bada, egiaztatu berriz
wp-config.php
fitxategia eta saiatu berriz. Beste behin huts egiten badu, eskatu laguntza gaztelaniazko WordPress foroetan edo Librezale foroan.
- Pasahitza ez baduzu sortu, erabili epostaz bidali zaizuna. Erabiltzaile izenik ez baduzu sortu,
admin
izango da.
- Instaladoreak, bere lana bukatzean, login orrialdera bideratuko zaitu. Sartu erabiltzaile-izena eta pasahitza erabiliz. Pasahitza zure profilean aldatu dezakezu.
Eguneratu
Eguneratzailea erabili.
2.7 bertsioa edo berriagotik eguneratzen ari bazara, eguneratzailea erabili dezakezu:
- Ireki wp-admin/update-core.php nabigatzailean eta jarraibideak irakurri.
- Ez dago besterik!
Eskuz eguneratu
- Ezer eguneratu aurretik, egin zure instalazio guztiaren babeskopia bat.
- Ezabatu zure aurreko instalazioaren fitxategi guztiak.
- Kargatu fitxategi berriak zerbitzarira.
- Ireki /wp-admin/upgrade.php nabigatzilean eta irakurri jarraibideak.
Beste sistema batzuetatik migratzea
WordPressek beste sistema batzuetako edukia inportatu dezake. Horretarako, lehenengo WordPress instalatu behar duzu eta martxan jarri, gero inportazio tresnak erabili beharko dituzu.
Sistemaren eskakizunak
- PHP 5.2.4 bertsioa edo handiagoa.
- MySQL 5.0 bertsioa edo handiagoa.
Sistemaren gomendioak
Sareko loturak
Zure galderaren batentzat erantzunik ez badizugu eman, erabili honako webgune hauek:
- WordPressen Codexa
- Codex-a WordPressen inguruko guztiaren entziklopedia da.
- WordPressen bloga
- WordPressi buruzko azken berriak aurkituko dituzu hemen.
- WordPress Planet
- WordPress Planeta Interneten zehar dauden hainbat WordPress blogen agregatzailea da.
- WordPress laguntza foroak
- Oraindik ere zure galderentzako erantzunak aurkitu ez badituzu, foro hauetan erabiltzaile aurreratu mordoa dago. Saiatu zure galderak ahalik eta era argienean egiten laguntza errazago topatzeko.
- WordPressen IRC kanala
- IRC kanala era badago, laguntza zuzena lortzeko. Kontuan izan bertan egon ohi den jendea bolondresa dela eta ez dagoela laguntzeko inolako derrigortasunik. (irc.freenode.net #wordpress)
Azken oharrak
- Iradokizunen bat baduzu, erabili WordPressen laguntza foroak.
- WordPressen pluginen API sendoa dauka orain, WordPressen funtzionamendua erraz zabaltzeko. Irakurri pluginen dokumentazioa plugin berri bat sortu nahi baduzu. Gehienetan ez duzu WordPressen kodea aldatu beharrik izango..
Ezagutarazi
WordPressek ez ditu publizitate kanpaina garestiak erabiltzen ezagutzera emateko. WordPress gustuko baduzu, ezagutarazi zure lagunen eta erabiltzaileen artean.
WordPress Michel V-k egindako b2/cafélogen jarraipen ofiziala da. Garapena WordPressen garatzaileei esker egin da. WordPress lagundu nahi baduzu dohaintza bategin dezakezu.
Lizentzia
WordPress GPLv2 lizentziapean banatzen da(ikusi lizentziaren jatorrizko testua).